San Pankrazio Jaia ospatuko da bihar (osteguna)

1
782

Goizean Industria Diseinuko Arrautza Jaurtiketaren Lehiaketa ospatuko da, baita kirol-bideojoko, kirol-lehiaketak ere. Kontzertuak, DJa eta Elektrotxufla ere izango dira.

Mondragon Unibertsitateak Industria Diseinuko Arrautza Jaurtiketaren Lehiaketa egingo du bihar, maiatzaren 12an, ostegunean, 11:00etan, Goi Eskola Politeknikoko 7. eraikinean (Loramendi 4an).

Bi urteko pandemiaren ondoren, lehiaketa berreskuratu du unibertsitateak. Unibertsitatetik azaldu dute helburua dela “Goi Eskola Politeknikoko ikasleek (bereziki Industria Diseinukoek eta Produktu Garapenekoek), kartoi mehea, soka eta ukipen-kola erabiliz, tramankulu bat diseinatzea, jaurtiketan arrautza babestuko duena”.

Hain zuzen, “apurtu gabe arrautza ahalik eta urrunen botatzen duenak irabaziko du lehiaketa”. Hiru sari banatuko dituzte arrautza apurtu gabe lurreratzea lortzen dutenen artean: “urrutien iritsi den tramankulua, hegaldi politena egin duena eta gailurik ikusgarriena”.

“Ikasleen Kontseiluak antolatu du jardunaldia, San Pankrazio eguna dela. Lehiaketaz gain, kirol-bideojokoen lehiaketa bat egingo da goiz osoan zehar, baita kirol-lehiaketak eta -jarduerak eta kontzertuak ere”.

Ildo horretan, langileak gaur arratsaldean txosna eta bestelakoak muntatzen ari dira Iturripeko frontoi handian.

Iruzkin 1

  1. arimazubiko bizilagunen egun baltza berriz bueltan, ezer errespetatzen ez dan eguna, ea aurtongoan zee gertatzen dan

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen