Ireki da Danborradak eta Errementari Dantza udaletxetik ikusteko izen-ematea

0
605

Interesdunek aurrez izena eman behar dute www.arrasate.eus atarian edo BAZen.

Argazkia: MB artxiboa.

Dagoeneko ate joka ditugu San Joan Jaiak eta ildo honetan, urtero legez, zenbait ospakizun udaletxeko balkoitik ikusteko eskubidea aitortu die Udalak herritarrei.

Honekin bosgarren urtea izango da arrasatearrek bi danborradak eta Errementari dantza udaletxeko balkoitik ere ikusteko aukera izango dutena.

Ohikoa den bezala, ekainaren 18ko Haurren Danborrada eta ekainaren 23ko Errementari Dantza eta Helduen Danborrada bizi ahalko dira udaletxetik. Horretarako, interesdunek aurrez izena eman beharko dute www.arrasate.eus -en edo BAZen, ekainaren 15a baino lehen.

Parte hartzeko 16 urtetik gora izatea eta Arrasaten erroldatuta egotea dira oinarrizko bi baldintzak. 16 urtetik beherako haurren kasuan, nagusi batez lagunduta joan behar dutenez, adin nagusiko herritarrak eman beharko du izena.

Ekintza bakoitzeko 8 eta 10 toki egongo dira jokoan:

  • Haurren danborrada ikusteko 10 toki bikoitz (20 lagun)
  • Errementari dantza ikusteko 8 toki bikoitz (16 lagun)
  • Nagusien danborrada ikusteko 8 toki bikoitz (16 lagun)

Eskaera maila altua izan ohi denez, behin izen-emate epea amaituta, ekainaren 16an, zozketa egingo da izena ematen duten guztien artean.

Zozketako irabazleek ezingo dira udaletxeko balkoian ekintza batean baino gehiagotan egon. Horregatik, izena ematen duenean, herritarrak interes ordenaren arabera zehaztu beharko ditu balkoitik ikusi nahi dituen ekintzak.

Aurten, ETB-1ek zuzenean eskainiko du Errementari Dantza.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen