San Juan txapelketako finalak jokatu dituzte Arrasate Pilotako gazteenek

0
491

Testua eta Argazkiak: Arrasate Pilota

Ekanaren 16-ko igande honetan, Pilotako san Juan txapelketako Benjamiñetako finala eta lehen urteko alebiñetako semifinalak eta finalak jokatu dira.

Benjamiñetako finalean, Ibon Uriartek, Martin Elorza garaitu du oso orekatutako partidu bat jolastu ostean, 16-12-ko markagailuarekin.

Lehen urteko alebiñetan, bi semifinal jokatu dira finalaren aurretik. Lehen semifinalean, Errasti eta Eraña bikoteak, Berasaluze-Zugasti bikoteari gailendu zaio finalerako txartela lortuz (16-3).

Bigarren semifinalean, Sanabria-Orue bikoteak zail izandu Garcia-estevez bikotea garaitzea. Norgehiagoka oso parekatua izan da (16-13).

Finalean aldiz, txapelketan zehar eduki duten erregulartasunari jarraituz, Errasti-Eraña bikoteak, Sanabria-Orue bikotea garaitu du (16-5).

Giro bikaina egon da harmailetan eta txapelketako parte hartzaile guztiek, euren domiña eskuratu  ahal izan dute Ander Muruan eskutik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen