Parrokian eguerdiko 12.00etan egin den San Juango mezaz gozatzeko aukera izan dute gaur goizean arrasateko herritarrek. Ezarritako osasun neurriak errespetatuz, arrasatearrek elizkizun tradizionalean egoteko aukera izan dute. Hau izan da Covid-19 birusak eragindako pandemiaren ostean izan den jai agendako ekitaldi bakarrenetakoa.