San Juan jaiak gainean ditugun honetan, AED-k dagoeneko salgai jarri ditu egun berezi hauetan soinean eramateko zapiak. «Kartel lehiaketako irudia eta lelo lehiaketako leloa lau haizetara zabaltzeko momentua iritsi da».
Aurten ere elkarlanean egindako kontua izan bada ere, AEDk erreleboa hartuko dio Udalari zapien salmentari dagokionez. AED elkartea izango da zapiak salmentan jarriko dituena eta irabaziekin elkartearen jarduna aurrera eraman ahal izateko ezinbesteko laguntza izango da. «Beraz, eskerrik beroenak Arrasateko Udalari», azaldu dute Arrasate Euskaldun Dezagun elkartetik.
Zapiak gaurtik aurrera Kajoi, Taupa eta Iluntz tabernetan eta AED elkartean egongo dira salgai 2€ren truke.
Zapiak lepoan eta euskara ahoan, goza ditzagun jaiak!





