San Juan eguneko su artifizial emanaldia bertan behera utzi du Udalak sute alertagatik

0
3176

Egun hauetako beroaldi latzak San Juan jaietako egitaraua baldintzatzen jarraitzen du eta Udalak jakitera eman duenez, biharko, ekainak 24 iragarrita zegoen su artifizialen emanaldia bertan behera utzi dute, indarrean dagoen sute alera horiarengatik. Su artifizialak Santa Barbaratik bota ohi dira eta beroak eragindako lehorteak arriskutsua egiten du halako ekintzak burutzeak.

Halaber, Udalak gogorarazi du indarrean dagoela san juan suak pizteko debekua, Herriko Plazakoa izan ezik, edota piroteknia erabiltzea, hau da, itxafleroak, petardoak, bengalak eta sua duen edozein elementu, entzierroaren hasierako eta amaierako itxafleroak izan ezik, funtsezko segurtasun-elementuak baitira.

Arduraz jokatzea dagokigu herritar guztioi. Zaindu dezagun elkar. 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen