San Juan de Dios Ospitaleko puntu-tailerra kalera irtengo da

0
513

Datorren asteazkenean, ekainak 12, Ehunen eguna ospatuko da nazioartean. San Juan de Dios Ospitaletik egiten den puntu-tailerretik kalera aterako dira ehuntzera, “Puntu eta Kitto indarkeria sexistari” ekimenarekin bat eginez. Aurten, ekimenak 10. urteurrena ospatuko du, eta antzinako artea erabiliko dute borroka baketsua egiteko. 
 
Hilaren 12an elkartuko dira, 10:30etatik 12:00etara, Sebero Altube plazan, ondoren herriko espazioak okupatuko dituzte egunean zehar eta hilabeteetan zehar tailerrean egindako sorkuntzekin.  “Ekimen honekin bat egitera animatzen ditugu ehotzen dakiten edo ikasi nahi duten pertsona guztiak.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen