Gaur, ekainak 12, Ehunen eguna ospatuko da nazioartean. Horregatik, goizean zehar San Juan de Dios Ospitalean egiten den puntu-tailerra Seber Altube plazan egin dute. 20 bat lagun inguru batu dira Seber Altuben ehuntzen.
Gainera, “Puntu eta Kitto indarkeria sexistari” ekimenarekin bat eginez. Aurten, ekimenak 10. urteurrena ospatuko du, eta antzinako artea erabiliko dute borroka baketsua egiteko.
10:30etatik 12:00etara aritu dira. Ondoren herriko espazioak okupatuko dituzte egunean zehar eta hilabeteetan zehar tailerrean egindako sorkuntzekin.





