San Juan de Dios Ospitaleak eskerrak eman dizkie EM Caritas eta Mondravemberri

0
344

Artxiboko argazkia: SJDO.

Eskerrak Caritaseko boluntarioei

San Juan de Dios Gipuzkoa Ospitale Psikiatrikoak eskerrik beroenak eman nahi diozkio Caritaseko boluntarioari, Eroskin egiten den elikagai-bankuan parte hartzera gonbidatzeagatik. “Eskerrak eman nahi dizkie Caritaseko boluntariotzari gu kontuan hartu izanagatik, eta Eroskin egiten den elikagai-bankuan parte hartzera gonbidatzegatik. Gure pazienteak hara joan ziren, gure ospitaleko boluntariotzaren arduradunak antolatutako udaberriko kanpainarako, eta bertan, oso esperientzia berezia eta aberasgarria izan zuten”.

Mondravember-ekin lankidetza, osasun mentala ikusarazteko

Era berean, San Juan de Dios Gipuzkoa Ospitale Psikiatrikoak eskerrak eman dizkio Mondravember Erakundeari, osasun mentala ikusarazteko elkarrekin egindako ahaleginagatik. “Esker ona helarazi nahi diogu Mondravember erakundeari. Zeinak, kontuan hartu eta indarrak batu nahi izan dituen osasun mentala ikusarazteko. Hala, ekainaren 8an, goizean, Urkuluko urtegian paseo bat emango dugu elkarrekin ordu pare batez. Gutxi gorabeherako hasiera ordua 10:30 izango da. Parte-hartze handia espero dugu”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen