Asociación para un Trato Ético con los Animales elkarteak salatu du, lehen aldiz Animalien Babeserako Euskal Legea baliatuta, txakurrekiko ustezko tratu txarren kasu bat.
Bideoa eta argazkia: ATEA.
Txakur hauek Arrasateko San Josepe kaleko gune batean daude, “arreta ezarik gabeko” gune batean.
ATEAk adierazi du abere hauek “kaiola handi baten antzeko esparruetan daudela, eraikuntzako materialez egindakoa, itxuraz ziurtasun txikikoak”.
“Txakur gaixoek inguruan euren gorotzak dituzte (itxuraz, beherakoarekin), eta ohikoa da uraren kaikua hutsik egotea, Euskadik udan zehar izandako sargori egun ugariak” aintzat hartuz.
“Udalerriko bizilagun batzuek, txakurrengatik kezkatuta, urez betetako plastikozko botilak botatzen dizkiete, eta txakurrek pozez edaten dituzte”.
“Gutxienez bi txakurrek soilguneak dituzte gorputzean zehar, euli ugari erakartzen dituztenak, eta eme batek koskor handi bat dauka bularraldean”.

ATEAk adierazi duenez, “horrek guztiak erakusten du legeak exijitutako albaitari-tratamendua ez dutela jasotzen, eta edonola ere, edozein animaliarentzat erabat desegokia den inguru batean bizi direla”.
“Sinetsi nahi genuke beharrezkoa ez dela gogoratzea txakurra bezalako animalia gizarkoi eta taldekoi batek zer sufritzen duen egunero: estutasuna, estresa, antsietatea eta -batez ere- frustrazioa”.
ATEAk adierazi du “euskal gizartea aurreratua eta progresista dela alor askotan, eta horregatik ezin duela alde batera utzi animalien ongizatea”.
Elkartea sinetsita dago txakur horien egoerak “ez duela egungo araudia betetzen, bere Euskadiko eremu orokorra 9/2022 Legea, ekainaren 30ekoa, abereen babeserako legea, jabe guztiei exijitzen diena”:
“Animaliak izaki sentibera gisa eta espeziearen, arrazaren eta adinaren arabera tratatzea, haien behar fisiko eta etologikoak kontuan hartuta […] eta heziketa, gainbegiratze eta kontrol egokiak emanez, haien osasunaren eta ongizatearen arduradun izanik […] debekatuta dago tratu txarrak ematea edo nahita, eta egitez edo ez-egitez, behar ez diren sufrimenduak, kalteak edo larritasunak eragin diezazkiekeen edozein praktika egitea (4.2.1.a artikulua)”.
ATEAk aipatu du ere 4.2.1.b artikulua: “Ura eta elikadura egokia ematea, higiene- eta osasun-baldintza onetan mantentzea eta beren beharrizan fisiologikoetara egokitutako ariketa eskaintzea, baita aterperako bizitoki egokia ere, eta beren espeziearen eta arrazaren ezaugarri etologikoak garatzeko moduko giroa”.
Baita 4.2.1.c artikulua ere: “Albaitaritzako tratamendu prebentiboak, aringarriak edo sendagarriak ematea, nahitaezkoak izan zein osasun-egoera onari eusteko beharrezkoak izan. Banakako identifikazioa duten lagun egiteko animalien kasuan, aldian-aldian albaitari-azterketa bat egitea, animalia identifikatzeko agiri ofizialean behar bezala dokumentatuta gelditu beharko duena. Haurdun dauden animalien eta haien kumeen kasuan, haurdunaldiari, erditzeari eta jaio osteko zaintzei dagozkien artak ematea”.
Elkarteak ere txakurrak zaintzeko artikulua aipatu du (4.2.3.m artikulua): “Debekatuta dago edozein animalia 24 orduz jarraian bakarrik uztea; txakurren kasuan, epe hori ezin izango da elkarren segidako 12 ordutik gorakoa izan, artzaintza-txakurrak lanean ari direnean izan ezik eta elkarren segidako 48 orduko gehieneko epearekin”.
ATEAk ondorioztatu du artikulu horiek “ez direla inolaz ere betetzen eta tratu txar jarraitua egon dela, balizko justifikaziorik ez duena”.
Elkarteak gehitu duenez, “prozesu honetan guztian ikusi dugu Udaltzaingoak ez duela ardura nahikoarekin jokatu -egia esanda, inolako ardura barik- egoera hobetzeko, izan ere, erakunde administratiboari dagokio araudia betearaztea, eta agenteek zorrotz betetzea, horretan buruek lehenbizikoak izan behar dute. Horrela ezer ez da gertatu”.
ATEAren hitzetan, “itxuraz Arrasate ‘zulo beltz’ bat bezalakoa da Euskadi barruan, legea betetzeari dagokionez eta animalien babesaren alorrean. Hori oso kezkagarria eta onartezina da”.
Elkarteak adierazi du “espero dugu eta benetan nahi dugu abere hauen egoera nabarmen hobetzea lehenbailehen, baita gertakarien pertsona erantzuleek behar bezalako zigorra jasotzea betiere Legeak zehazten duen bezala”.
Ildo honetan, gehitu du “horretarako udal-erakunde orok ahalmen administratiboa dauka, baita era barean eta zentzu horretan ofizioz jarduteko betebeharra”.
“Gure iritziz, progresista etiketa merezi nahi duen gizarte batek ezin ditu alboratu animaliekiko tratu onak komunitate horretan, izan ere, bai eurek baita guk ere, interes amankomunak ditugu”.
“Interes nagusiena bizitza zoriontsua eta behar bezalakoa izatea da. Eta berresten dugu hemen enpatia jokabide etiko ororen oinarria dela”.
Ordua da herriko txabolismo zikin, zatar eta lotsagarriakin amaitzeko, san andres, san josepe, makatxena, erguin… egunen batean disgustua izsngo dogu
Arrazoia ez jatzu falta baina ez mugatu auzo horietara, udalan, bedonan eta leku danetan dau
Iruzkin klasista zurea dudarik gabe!
Lurra lantzen duenaruentzat! Nik ez dut arazorik ikusten lurra zaindu eta bide batez erabili egiten duen herritarrak ortu bat izatea, herramintak gordetzeko bere txabola txikiaz, bejondeiola!
Sasiak besterik ez lirateke egongo eta! Hori burujabetza da!
Animaliak ere eduki ditzala, ondo zainduta dauden bitartean! Dela txabola baten, edo pisu baten! Arazoa ez baita txabola, jabea da, eta bide batez, honako txakur hauek ez daude txabola baten, enpresa baten almazenean baizik.