‘Montonera’ bat egon da entzierroan, baina zauritu larririk gabe

31
4067

Hiru bideo: Hiru arrasatear.

Gaur lasterkatu da aurtengo San Joan jaietako lehen entzierroa. Bigantxetako bat Erdi Kalean ‘tropele’tik atzean geratu da, eta Kanpatorperan lehen sustoak eman ditu, hesietatik kanpo irten guran. Gidariek lortu dute bigantxa zezen plazarantz berbideratzea, baina zorua bustita zegoenez, bigantxak laprast egin du Iturriotz inguruko aldapan. Egoera horretan mutil bat harrapatu du eta hesi bat kolokan jarri du. Inguruko pertsonen artean lortu dute bigantxa berriro berbideratzea.

Hala ere, hori ez da izan entzierroko egoerari larriena. Izan ere, zezen-plazaren sarreran ‘montonera’ delako bat sortu da, eta neska-mutil ugari harrapatuta geratu dira bertan. Zezen-plaza barruan zeuden gazteek lagundu egin behar izan dituzte, horrela bigantxei sarrera libre utziz. Urduritasuna eta larritasuna nagusitu dira, baina azkenean arazoa konpontzea lortu dute. Hainbat kolpe eta zauri batzuk izan dira, baina itxuraz eta zoriontze ezer larririk ez. Osasun-zerbitzuetako langileek adierazi digute ez dutela inor artatu behar izan. Entzierroaren ostean bigantxen ekitaldia egin dira zezen-plazan zaleentzat.

‘Montonerako’ bideoa

31 IRUZKIN

  1. 2022.en urtean horrelako gauzak debekatuta egon beharko liratezke.
    Eskubideen izenean ahoa betetzen zaigu baina non dauen animalien eskubideak?
    Lotsagarria gaur egun holan ibiltzea…

    Gizarte moduan gauza gutxiegi pasatzen zaizkigu…

  2. Onartezina! Ez dakit guzti honen erantzule nor den, baina gaur goizean gertatutakoak ez du hitzik!!! Zorionez ez da ezer gertatu baina bertan egon garenok eta mutiko hauek hartatzen saiatu garenok, pilaketatik pertsonak ateratzen ezin dugu horrelakorik onartu. Segurtasunak goitik behera huts egin du!!! Eta ez da izango munizipalak eta ertzainak ez zeudelako!!! Goizeko 8:30tatik jendea zai, mozkor mozkor eginda, zezen plazan jendea zerbezak edaten, kristalezko basoak…. Eta gainera desastre hau…..

    • Erantzule asko egon daiteke, alkateak atzo egin zuen bere lana, Diputaziorako hauteskundeak prestatzen Eitbren eskutik. Gaurkoa menetan beldurgarria izan da. Ateak apur bat lehenago zabaldu behar zituzten.

      • Ba esker onak emun bihar dotzazu Mariai ze berai esker Errementari Dantza euskal herri osuan ikusi izan ahal da. Txironistak hori ez zauin in ixa 30 urtetan egon zienian udaletxian.

        • Sekulako meritua dauka Mariak, bai. Bere alderdiari TeleBatzokian Errementari Dantza emititzeko eskaera hori egitea maila goreneko kudeaketa da. Ziurrenik ideia bera, Mariarena, edo bere ekipoko norbaitena izan da. Txironismoak ez bezala, Arrupismoak tokiko eta sasoiko ideiak ditu.

      • Baina ze ikusi dauko alkatiak guzti hontan? Batzuk ez daukotzue besterik buruan, tristia benetan!
        Atiak lehenago zabaldu ez! hor aforoa eta jentiaren egoera baloratu bihar da! Hortarako daz bertan udaltzainak, edo?

  3. Hau ekartzen dau parrandak eta desmadriak. Egunen baten ezbehar egon bihar da hainbeste alkol eta parrandakin. Ze lasai bizi giñen Covid neurriekin.

    • Hausnarketa sakona….. Zelako nibela!!!
      Gaztiak bahituko ditxugu? Edo jaiak debekatu???
      Gaur gaztiak entzierroan momentu latza pasau daue zuen segurtasun neurriek kale egin dutelako!!!

  4. Eta munizipalen interbentzio falta?
    Gutxienez 6 munizipal zeuden, beste aldean, gora begira!!
    Hor ikusi da daukaten prestakuntza eta ganora!

    Munizipalan horreik azalpenen baten emun beharko daue eta bestela kalera! Ez die euren lana egiteko kapaz izan eta!!

    lotsagarrixa!!

    • Aldecocea astorau gabe ta jun mezara haber lasaitzen zaren. Haber oin dala 4 urte moduan erridikulua in bihar dozun pankarta ziztrin batengatxik

  5. Nik entzierroak debekatuko nituzke,ta egitekotan eguerdiko 13:00ean,gaupasero denak lo daudenean.Horrela behintzat seguruagoak izango ziren.

  6. Benetan lotsagarria ereño zure komentarioak
    Zuen ardura da.munizipalen lana lotsagarria ere
    Mariak aterako du argazkirik?non zaudete parrandan?
    Ereño atzoko Covid neurriak udaletxean?
    Pena ematen didazu

  7. Argi dago horrenbeste gaupaseroei aurre egiteko sei munizipal ez dala nahikoa. Hurrengo urteetarako Ertzaintzaren Beltzak etorri daitezela, eta bildutar danak isilik egon zaitezte.

  8. Biribilgune zapalgarrixan ondoren… Entzierrorako hesi ultraflexibleak…! Mondra Innovation 2.0, Earki gatxik Joxean!

    • 2009 xan be pasau zan iguala eta orduan ez nitxun ikusi txironistak kejatzen ze eurak zazen orduan Udal Gobernuan. Arazua da parranderuak eta mozkor asko juten dala entzierrotara eta egunen baten tragedia bat gertau bihar da. Konponbidia ertzaiñak jartia da plaza onduan hurrengo uritan, baiña bueno seguru hori ezker abertzaliari txarto iruditzen jakola.

      • 2023an bigantxen ordez, Ertzainak. Entzierro poliziala, adarrak porrengatik ordezkatu eta kitto…!
        – Hi Xabier, hau Telecincoi komentau biharra ziok.
        – Bai Joxean…aberastuko gaittuk, ze gizalarru!

      • Atzo Udalak Errementari dantzai eskainitako mimo, dedikazio eta errekurtsuen hamarren batekin gaurko ia tragedia ez zan gertatuko. Besterik ez.

      • Ba 2009an pasau zana ekiditzeko, nun dau zuek egin dozuen protokoloa? 6 idaltzaingo zerura begira, batek bez ez dau buelta emuten ikusteko jendia plazara sartzen dabilen…
        Beti bezela bestion errua da ezta, mozkor eta parranderuak…
        Protokolo hortan be ein leike egoera onien ez dauzenak entzierro aurretik ibilbidetik ataratzia, beste entzierro ospetsuetan egiten dan bezala…
        Benetan eskerrak ezer larririk pasau ez dala

  9. Ereño, benetan zeu moduko gentia irakurtziak botakaguria emuten dauela, eskuindar ranzio kiratsa daukotzu, zeure bizitzan gaztia ez zarela izen ematen dau, hobe izeten da batzutan ixikik egotia

  10. Zezen plazako sarrera dohaineko balitz, hau etzan pasauko!!
    Gauean 100 euro xahutu dituzten gaupaseroek eragin dute “montonera”, sarrerak balio dituen eurotxoak (edo zentimotxoak) aurreztearren.
    Hori egitea, “sinpa” alegia, “guay” da, eta errua udaltzaingoak du entzierroko intrusismoa ez dutelako indarrez disolbatu.
    Entzierrora juan daitezela korrika egin gura dutenak eta ordaintzerik gura ez dutenak ez daitezela joan.

  11. Jausi dan neskari eta gende gazteari errua botatzea erraza da oso. Segurtasuna udalari dagokio, gaur larreiko jende zegoen. Aurreikuspenik ez da egon
    Ez dala kalterik egon? Pentsatu dugu ze ondorio psikologiko euki dezakeen honek hor behean egon diren gazteengan edota jarrita zeuden umeengan
    Uste dot erantzunkizunak eskatu behar direla
    Segurtasuna agintarie dagokie
    Eta ez esan gazte denak mozkor mozkor zeudela, denak ez
    Gazteak errudun, udala inoiz ez
    Nahikoa da eta ez nahastu politikarekin mesedez

  12. Udalaren komunikatu hau lotsagarria da
    Lotsagarria, gure seme alabak dira
    Arrasateko gazteak
    Mesedez errespetu apur bat oso larri izan baita

  13. Mekaguen diez, iturriotzen barrera bat jausi da eta neska gazte batzuei esker jaso egin dute
    Hau be txironen kulpia?
    Ez desbirtuau gertatu dena, pasada bat izan da sortu dan arriskua

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen