San Joanetako programa kulturala aurkeztu dute gaur Monterronen

3
1682

Herriko kultur arduradun nagusiek aurtengo San Juanetako egitarauaren barruan sartuko diren ekimenetako batzuk aurkeztu dituzte gaur Monterron parkean. Ohiko protagonisten laguntza izateaz gain (Txatxilipurdi eta Arrasate Musikal, besteak beste), Covid-19k eragindako egoerara egokitutako programa berri honek Monteazpin terraza espazio berri bat sortzea proposatzen du, taberna eta terraza zerbitzuaren bidez, hainbat kontzertu eta kultur ekitaldi antolatzeko.

Ekimen berri honen antolatzaileek azpimarratu nahi izan dute ez dela jaien programa bat, baizik eta agenda kultural bat, eta horren bidez, “herriak kultur edukiaren sortzaile gisa eskain dezakeen guztia erakutsi nahi dela”. Horren harira, auzokide guztien erantzukizuna eskatu dute, eta arduraz jokatzea eskatu dute, Covid-19aren hedapena saihesteko.Egitaraua ekainaren 19tik 26ra luzatuko da, eta mota orotako 20 ekitaldi izango dira aukeran, adin tarte ezberdinei zuzenduak.

Juan Ramon Mendieta Kultur zinegotziak nabarmendu du “San Joan jairik ez dugu izango, baina bai kultur ekitaldi ugari herritarren gozamenerako. Arrasateko Udalak beti egin du agenda kulturala mantendu, eta egoera epidemiologikoak utzi duen unetik, sustatzeko apustua. Sanjoanetan ere bai, beti arduraz eta prebentzio neurri oro betez, eta herritarrei hala jokatzeko deia luzatzen diet” azpimarratu du.

Egitaraua:

Ekainak 19, zapatua
19:00 Amaia antzokian ikuskizuna: Antton Telleria “Nekatutak”.
Sarrera 10 euro: www.arrasate.eus

Ekainak 20, domeka
12:30 San Frantzisko elizan Txorbelaren kontzertua.
18:00 Amaia antzokian Pandero jaialdia. Partaideak: Neomak, Elizagoien ahizpak & Oses-Leuza anaiak, Izer eta Eneko Dorronsoro, Khami eta Amak. Antolatzailea: Arrasateko Trikitixa eskola.
Sarrera: 10 euro www.arrasate.eus

Ekainak 21, astelehena
19:00 Kulturateko Areto nagusian Laburbira emanaldia. Antolatzailea: AED.

Ekainak 23, eguaztena
12:30 Monteazpiko Terrazan txupinazoa eta mikro irekia.
19:00 Monteazpiko Terrazan Kontzertua: Rebel Noise, LC.
19:30 Udalaxpe txistulari elkartearen kalejira.
22:30 Herriko plaza San Juan bezperako ekintza: Errementari dantza. Gora Arrasate eta San Juan ereserkia.
Ikusleen edukiera oso mugatua. Udalaren webgunean izena ematen dutenen artean 45 jarleku zozketatuko dira. Izenematea egingo da ekainaren 14tik 17ra.
Emanaldi hau zuzenean ikusi ahal izango da Goitb eta Goiena.eus-en

Ekainak 24, eguena
10:00 Udalaxpe txistulari elkartearen kalejira.
11:00 Arrasateko Garinband taldearen kalejira.
13:00 Monterron parkean Itzulera ekitaldia. Partaideak: Arrasate Musikaleko banda, Garinband taldea, Arrasateko Gaiteroak, Lore Gazteak dantza taldea, Txikitxu Arrostaitz dantza taldea eta Erraldoi eta kilikien konpartsa.
Edukiera mugatua Sarrerak eskuragai: Amaia antzokiko leihatilan ekainaren 21 eta 22an Ordutegia: 18:00-20:00.
17:00 Gaztetxean Mus txapelketa.
19:00 Monteazpiko Terrazan kontzertua: Ekiñe, Nhil.

Ekainak 25, egubakoitza
Eguzkilaru eguna Txatxilipurdiren eskutik.
10:30-14:00 Monterron parkean jolas eta ekintza ezberdinak.
Egun osoan zehar herrian zehar modu autonomoan, lagunekin zein familian ginkana egiteko aukera. Hasiera lekua Biteriko plazan izango da.
Gaztetxoenentzako kale scape rooma herriko plazatik abiatuta.
12:00 Monteazpiko Terrazan marianito musikatua.
12:30 Arrasateko Trikitixa eskolaren kalejira.
19:00etan Monterron parkean Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Amaren Intxaurrak” ikuskizuna.
Edukiera mugatua. Sarrerak: Txatxilipurdin.
20:00 Monteazpiko Terrazan kontzertua: Bordan Bizio, Txerrikumeak.

Ekainak 26, zapatua
13:00 Seber Altube plazan Bertso saioa: Oihana Iguaran, Manex Agirre, Xabi Silveira eta Ane Beloki. Jai jartzailea: Imanol Artola “Felix” Sarrerak: AEDn.
19:00 Monteazpiko Terrazan kontzertua: Perlata, The Clayton.

3 IRUZKIN

  1. Gutxi batzundako San Juanak, baina danok ordainduta, noski. Programa lotsagarria eta zozketan irabazliak ikusikou. Gora Arrasate guztiontzat!

  2. Gauden egoeran egonda, nahiko programa ona dela esan nuke nik. Gainera herritarrek antolatua, eragileek, sanjoanak hala egin ohi ditugu Arrasaten, elkarlanean. Ez gutxietxi bolondres asko eta askoren lana.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen