San Joanetako lelo lehiaketa, Arrasate literatur lehiaketa eta Herri Urratserako bus txartelak, azken txanpan!!

0
322

Testua: AED. Argazkia: MB artxiboa.

Maiatzean sartzearekin batera, azken txanpan sartuko da AEDtik egindako hiru proposamenetan parte hartzeko aukera. Hartara, horiek gogora ekartzera gatoz gaurkoan:

  1. Herri Urrats. Bi urte eta gero, maiatzaren 8an itzuliko da Senpereko lakura Herri Urrats eta Debagoienetik autobusa jarri dugu bertaraino eroso eta merke joateko. Txartelak AEDn eros ditzakezue, maiatzaren 5era arte. AEDko Bazkideek 10€tan eta gainontzekoek, 12€tan. Irteera 09:00etan izango da, Zalduspetik, eta itzulera, 19:00etan.
  2. Arrasate literatur lehiaketak. Maiatzaren 8an bukatuko da 35. ediziora lanak aurkezteko epea. Informazio guztia, lehiaketen blogean: https://arrasateliteraturlehiaketak.wordpress.com/
  3. San Joanetarako lelo lehiaketa. Maiatzaren 10era arte daukazue aukera San Joanetako euskarriek eramango duten leloa proposatzeko. Leloak aed@aedelkartea.eus helbidera bidali behar dituzue, zuen izen-abizenak ere zehaztuz. Irabazleak 100€ko saria jasoko du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen