San Joan Taldea berrurbanizatzeko obrak egitea onartu du Udal Gobernuak

0
4422

Bertan espaloietako eta galtzadetako zoladura ordezkatuko da, zoladura drainatzailedun guneak egingo dira, argiztatze berria jarriko da, eta ur edangarriaren hornikuntza sareko hargune-giltzak ordezkatuko, beste hainbat lanen artean.

Irudiak: Estudio K eta Udala.

Proiektuaren idazketa teknikoa Estudio K S. Coop-ek egin du, eta uztailaren 16ko Gobernu Batzarrak ontzat eman du.

Halaber, proiektu horretan oinarrituta, uztailaren 23ko Gobernu Batzarrak obrak egitea onartu du, helburu orokor honekin:

“San Juan multzoa berrurbanizatzeko proiektua izeneko dokumentuan jasotako obrak gauzatzea”. Dokumentu horretako lan nagusienak ondokoak dira:

  • Espaloietako eta galtzadetako zoladura ordezkatzea, eta zoladura drainatzailedun guneak egitea
  • Argiztatze berria egitea, bai kanalizazioetan bai luminarietan
  • Oinezkoen irisgarritasuna eta lehentasuna, beste mugikortasun era batzuen aurrean. Elkarbizitzarako guneak. Ibilgailuen abiadura 20 km/ordura mugatua
  • Zuhaitz eta zuhaixka berriak landatzea
  • Euri-uren sare berri oso bat egitea, hodi biltzailearen bitartez
  • Telekomunikazioen kanalizazioak ordezkatzea edo konpontzea, tarte puntualetan
  • Espazio librea aurreikustea, etorkizunean urbanizazioan igogailuak instalatzeko
  • Ur edangarriaren hornikuntza sareko hargune-giltzak ordezkatzea

Obra guztiak egiteko aurrekontua 1.772.720 eurokoa da (BEZ barne) eta obren iraupenak denera 9 hilabetekoa izan beharko du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen