San Joan sua piztu da berriro gaur gauean Herriko plazan. Dantzariek, Arrasate Musikaleko bandarekin batera, Herriko plazan dantzatu dute beste behin. Txalapartaren erritmoak ere entzun ahal izan dira. Tradizioari jarraituz, Maria Ubarretxena alkateak dantza egin du eta jarraian bere espartinak sutara bota ditu.










































