San Joan jaietarako lelo lehiaketa abian da! [Testua: AED]

0
558

Beheko testua eta artxiboko argazkia: Arrasate Euskaldun Dezagun.

· Arrasateko AED elkarteak San Joan jaietako lelo lehiaketa antolatu du, Arrasateko Udalarekin elkarlanean.
· Lelo horren bitartez, antolatzaileen helburua da arrasatearrak San Joanak euskaraz bizitzera animatzea.
· Aukeratutako leloa San Joan jaien bueltan aterako diren euskarrietan erabiliko da.
· Erabilera hori kontuan hartuta, esaldi laburra eta argia izatea baloratuko da.
· Lehiaketan Arrasaten bizi, ikasi edo lan egiten duen edonork parte har dezake, taldean edo bakarka, adin mugarik gabe. Partaide edo talde bakoitzak nahi beste lan aurkez ditzake.
· Lanak maiatzaren 10a baino lehen bidali behar dira aed@aedelkartea.eus helbidera.
· Leloarekin batera, egilearen edo egileen izen-abizenak eta telefonoa zehaztuko dira.
· Epaia maiatzaren 13an jakinaraziko da, tokiko hedabideen eta sare-sozialen bidez.
· Saria 100 € izango da.
· Saria eman gabe gera daiteke, epaimahaikoek horrela erabakiz gero.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen