EKAINAREN 17AN, EGUBAKOITZA
19:00 Amaia Antzokian Arrasate Musikalen ikasturte bukaerako KONTZERTUA.
19:00 Goikobalurekin KALE KANTUA erdiguneko kaleetan zehar.
19:30 HERRIXA DANTZAN Bat Bitan eta Patxi Monterorekin Biteri plazan Portaloi elkarteak antolatua.
21:30 EUSKAL KANTUEN GAUA SEI PISTOLS ETA TRABUKO BAT taldearekin. Orain arte Jose Letona plazan egin den afaria aurten Herriko plazan egingo da ekitaldiaren 10. urteurrenean.
EKAINAREN 18AN, ZAPATUA
09:00 Seber Altube plazan hileroko III. larunbateko baserritarren azoka.
19:00 HAURREN TANBORRADA, Arrasate Musikaleko Musika Bandarekin. SUDCek antolatuta. Ibilbidea: Biteri plaza, Zerkaosteta, Garibai etorbidea, Maalako errabala, Erdiko Kale, Herriko plaza. Aurten hainbat konpainiak jantziak estreinatuko dituzte. Diseinuak Amaia Albes arrasatearrarenak egin ditu.
Oharra: Udaletxeko balkoitik ikusteko izena eman beharko da Arrasateko Udaleko webgunean ekainaren 15era arte. Izena ematen dutenen artean zozketa egingo da (www.arrasate.eus).
EKAINAREN 19AN, DOMEKA, ARRASATEKO DANTZARI EGUNA
11:00 HERRIKO PLAZAN batuko dira haurrak.
11:30 Herriko txoko desberdinetan KALEJIRA.
13:00 Haur guztien dantza emanaldia HERRIKO PLAZAN.
19:00 Herriko plazan DANTZALDIA GAUARGIrekin.
EKAINAREN 21AN, MARTITZENA
19:00 Kulturateko Areto nagusian 35.Arrasate literatur lehiaketen sari banaketa ekitaldia AEDk antolatuta.
EKAINAREN 23AN, EGUENA. SAN JUAN BEZPERA
SAN JUAN JAIAK VII. ARGAZKI LEHIAKETA jaietan zehar. Artgazki elkarteak antolatuta. Oinarriak: artgazki.org
12:00 Txosna batzordeak antolatuta TXUPINAZOA. Ondoren trikipoteoa.
14:30 Herri BAZKARIA Uarkape pilotalekuan. Txosna batzordeak antolatuta.
16:30 ETXAFLEROAK Herriko plazatik.
17:00 Seber Altube plazan ZIRIKA ZIRKUS taldearen “AURKITU GABEKO ALTXORRA” izeneko haurrentzako emanaldia.
17:00 TXOPOPOTEOA IZENBARIKUAK txarangaren laguntzarekin.
18:00 Herriko plazan MAKALA jasotzea.
19:30 San Juan Bataiatzailearen parrokian SALVE SOLEMNEA.
21:00 ERREMENTARI DANTZA Arrasateko euskal musika eta dantza taldeek parte hartuko dute. Aurten EITB-k emango du zuzenean.
Oharra: Udaletxeko balkoitik ikusteko izena eman beharko da Arrasateko Udaleko webgunean ekainaren 15era arte. Izena ematen dutenen artean zozketa egingo da (www.arrasate.eus).
22:30 SAN JUAN SUA Herriko plazan.
23:00 KONTZERTUA txosnagunean Las Clitorixxx, Añube eta Banana Shake taldeekin.
23:15 Biteri plazan hasita eta herriko kaleetan zehar, NAGUSIEN TANBORRADA. SUDCek antolatuta.
Oharra: Udaletxeko balkoitik ikusteko izena eman beharko da Arrasateko Udaleko webgunean ekainaren 15era arte. Izena ematen dutenen artean zozketa egingo da (www.arrasate.eus).
00:00 “Autodefensa feministaz armatuta gaude” manifestazioa txosnagunetik hasita.
EKAINAREN 24AN, EGUBAKOITZA, SAN JUAN EGUNA
8:00 Sokasalto gaupaserua txosna batzordeak antolatuta.
8:30 DIANA, ARRASATEKO GAITEROEKIN.
8:30 Karropoteua txosna batzordea antolatuta.
9:00 ENTZIERROA. Ibilbidea: Erdiko kale, Kanpantorpea, Zerkaosteta eta J.Mª Arizmendiarrieta plaza. Gero zaleentzat bigantxak zezen plazan.
11:00 San Juan Bataiatzailearen parrokian, MEZA NAGUSIA.
11:00 Arrasateko Erraldoien eta Kilikien KONPARTSAren KALEJIRA.
11:00 Arrasate Musikaleko MUSIKA BANDArekin KALEJIRA. 11:30ean Seber Altube plazan elkartuko dira Konpartsa eta Gaiteroekin.
12:15 Herriko plazan ohorezko aurreskua eta San Juan zortzikoa.
12:30 Etxaluzen (Abaroa) OMENALDIA 80 URTETIK GORAKO NAGUSIEI.
Oharra: Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute Arrasateko Udalaren webgunean (www.arrasate.eus).
13:00 Monterron parkean KONTZERTUA, Arrasate Musikaleko MUSIKA BANDArekin.
17:00 AZOKA txosnagunean.
19:30 ERREKORTADOREEN ERAKUSTALDIA zezen plazan
19:30 KALEJIRA erdiguneko kaleetan zehar GARIN BAND taldearekin.
20:00 Seber Altube plazan TRAPU ZAHARRA taldearen “POR HACER UN FAVOR” antzezlana.
20:00 Bea Egizabalen “Magma mia” BAKARRIZKETA Txosnagunean Emakume txokoak antolatuta.
20:30 Herriko plazan DRAGOI JANA. Plazan erretako dragoia hantxe bertan dastatzeko aukera.
21:00 Txosnagunean kontzertua: NHIL.
23:00 Santa Barbaratik SU ARTIFIZIALak, Vulcano pirotekniaren eskutik.
23:15 Monterron parkean NEOMAK taldearen KONTZERTUA
23:15 Herriko plazan OXABIrekin, ERROMERIA.
1:00 DJ Ta$aund system txosnagunean.
EKAINAREN 25EAN, ZAPATUA. HAURREN ETA GAZTETXOEN FESTA EGUNA
8:30 DIANA ARRASATEKO GAITEROEKIN.
9:00 ENTZIERROA. Aurreko eguneko ibilbidetik; gero, zaleentzat bigantxak zezen plazan.
11.00-14.00: Jolas parkeak Biteri plazan eta Monterronen.
12:00 Karaokea Biterin.
12:00 Azokan “Zeuk iñ zeuk jan” BAZKARIAren prestaketa.
Oharra: ‘Zeuk eiñ zeuk jan’ bazkarirako izen ematea: ekainaren 13tik 18ra udalaren webgunean (www.arrasate.eus).
12:30 BERTSO JAIALDIA Seber Altube plazan AED-k antolatuta. Partaideak: Ane Zuazubiskar, Jone Uria, Xabi Igoa, Xabat Ilarregi. Gai jartzaileak; Olatz Zuazubiskar eta Maria Oses
12:30 Arrasateko trikitixa eskolarekin KALEJIRA.
12:30 EGUZKILARUren Ongi etorria eta Makal Txikiaren igoera Biteri plazan.
13:00 APAR FESTA Biterin.
13:00 KALEJIRA HERRIKOIA txistulariekin.
13:00 Marianitua pintxada kolektibuarekin txosnagunean.
14:30 “Zeuk iñ zeuk jan” kuadrilen arteko BAZKARI HERRIKOIA azoka plazan. Udalak sagardo kupel bat jarriko du partehartzaileentzat.
16:30-18:30 GAZTELARU jolas parkea eta ekintzak 12-16 urte bitartekoentzako Biteri plazan.
17:00 Txosna batzordeak antolatuta poteo girotua.
18:30 ERREKORTADORE GAZTETXOEN TXAPELKETA (8-15urte) eta ondoren gaztetxo guztientzako zezentxoak eta poneyak. Antolatzailea: Bergarako zezenak.
19:00 PIRRITX, PORROTX eta MARIMOTOTSen “Kuikui” ikuskizuna Amaia Antzokian.
20:00 Kalejira MEXICO LINDO, SI SEÑOR taldearekin.
22:00 KONTZERTUA txosnagunean: Etxepe&Fane, Tatta&Mutiko&Denso, Merina Gris eta Su Ta Gar.
22:30 Herriko plazan MEXICO LINDO, SI SEÑOR taldearen KONTZERTUA.
EKAINAREN 26AN, DOMEKA
8:00 Txosna batzordeak antolatuta, SOKASALTO GAUPASERUA.
8:30 DIANA ARRASATEKO GAITEROEKIN.
9:00 ENTZIERROA. Aurreko eguneko ibilbidetik. Gero, zaleentzat bigantxak izango dira zezen plazan.
11:00 Arrasateko Erraldoien eta Kilikien Konpartsaren kalejira.
12:00 Herriko plazan EUSKO LABELEKO PRODUKTUAK DASTATZEA Goikobalu abesbatzaren laguntzarekin.
18:30 ERREKORTADORE GAZTETXOEN TXAPELKETA (8-15urte) eta ondoren gaztetxo guztientzako zezentxoak eta poneyak. Antolatzailea: Bergarako zezenak.
19:00 Seber Altube plazan Lore Gazteak taldearen DANTZA EMANALDIA.
20:00 KONTZERTUA Herriko plazan: ANARI.
OHARRAK:
- J.M. Arizmendiarrieta plazan kokatuko den zezen plazaren edukiera 1400 lagunekoa da.
- Zezen ikuskizuenei buruzko Araudia onartzen duen 183/2008 Dekretuaren arabera:
16 urte baino gutxiagoko adingabekoek ezingo dute tradiziozko toreo ikuskizunetan parte hartu, soilik ikusle gisa joan ahal izango dira.