Udalak aurreko astean iragarri zuen San Juan bezperako ekitaldi hau bertatik bertara ikusi ahal izateko plazak zozkatuko zituela. Hasieran 45 plaza aurreikusten bazituen ere, kopuru hori 100era handitzeko aukera izan du, eta horregatik 50 plaza bikoitz zozkatuko ditu.
Izen-ematea zabalik dago udal-webgunean (https://www.arrasate.eus/eu/tramiteak/izen-ematea/), hilaren 17ra arte. Zozketa ostiralean egingo dute.