Udalak azaldu duenez, duela 17 urte, 2005eko martxoaren 16an, Arrasateko Udalak eta Donostiako Apezpikutzak hitzarmen bat sinatu zuten.
Argazkia: Eli Alzola.
Horren ondorioz, “Musakolako Jubilatuen Etxeak urte hauetan guztietan San Isidro Ermita”ren eraikinean izan da.
Hitzarmenaren arabera, “Arrasateko Udalak lokalaren teilatuaren konponketa egiten zuen eta ordainean, trukean, jubilatuen lokala erabiliko zuen doan epealdi baterako, hain zuzen 10 urterako beste 5 urte izanik luzagarria”.
Aurten, Arrasateko Udalak eta San Joan Bataiatzailea Parrokiak akordio berri bat lortu dute “beste 10 urterako. Modu honetan Jubilatuen etxeak bertan jarraitu ahal izango du gutxienez beste 10 urte”.
Akordio berriak “2031 urte arte iraungo du eta erabileraren truke Udalak errenta bat ordainduko dio San Juan Batailatzailea parrokiari, 1.081 eurokoa hilean”. Era berean, San Joan Bataiatzailea parrokia San Isidro elizaren teilatua konpontzen dabil.
Obrak duela zenbait egun hasi zituzten, eta horiek hasi aurretik elizaren ondoko zuhaitz bat moztu eta erail zuten.
Jubilatuen etxeko alokairu kontratua Maria Ubarretxena alkateak eta Victoriano Etxabe parrokoak sinatua dute. Biek ala biek “oso positibotzat” jo izan dute hitzarmena:
“Herritar askok eta askok erabiltzen duten zerbitzuari jarraipena bermatu diogu elizbarrutiarekin lortutako akordioaren bitartez”.
Baloratu izan dutenez, “hilabeteetako elkarlanak bere fruituak eman ditu herriarentzako hain onuragarria den zerbitzuari egonkortasuna emanaz”.