Beheko testua eta irudia: San Felipe Elkarlaguntza.
Jakinarazpen honen bidez, San Felipe Elkarlaguntzak bazkideei jakinarazi nahi die dagoeneko bazkide txartela jaso dezaketela. Horretarako, hitzordua eskatu behar da aldez aurretik, telefono honetara deituta: 943 77 30 22.
Era berean, jakinarazten da urteko kuotari dagokion ordainagiria, orain arte martxoan bidaltzen zena, datorren urtetik aurrera urtarrilean bidaliko dela.