San Felipe Elkarlaguntzak Ohiko Batzar Orokorra egingo du ekainaren 14an

0
314

COVID-19 delakoagatik martxoaren 15erako egindako deialdia bertan behera utzi ondoren, batzarra igandean egingo da Amaia antzokian.

DATA: 2020ko ekainaren 14
ORDUA: 12:00 2. deialdian (11:30 1. deialdian)
NON: Amaia Udal Antzokia – Arrasate


GAI ORDENA

  1. Batzar nagusiko akta onartzeko bi bazkide hautatzea
  2. 2019ko kudeaketaren txostena
  3. 2019 ekitaldiko kontuen azalpena, eta, hala balegokio, onartzea
  4. Auditorekin egindako hitzarmena onartu
  5. 2019ko Aktuarioaren txostena
  6. 2020ko sarreren eta gastuen aurrekontua eta zenbateko eta kuoten ezarpena
  7. Zuzendaritza Batzordeko kideen berritzea
  8. Galde-erreguak

Aurreko otsailaren 16an izan genuen San Felipe Elkarlaguntzako Elkartearen Ez Ohiko Batzar Orokorrean gure estatutu sozialak eguneratu eta aho batez berriztu genuen, gure egoitza sozialaren aldaketa barne. Horrela “ORDEN de 26 de diciembre de 2019, del Consejero de Hacienda y Economía, por la que se desarrolla la regulación de las Entidades de Previsión Social Voluntaria Indiferenciadas con Régimen Especial que no realizan actividad aseguradora“ –era egokituz aseguru-jarduerarik gabeko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundea (BGAE) bereizi gabe baten San Felipe bihurtzea ahal bideratu da.

Horren ondorioz, eta COVID-19 delakoagatik martxoaren 15erako egin genuen deialdia bertan behera utzi ondoren, gure 2019ko itxiera kontablea, auditoria eta probisio teknikoen kalkuluak ikuspegi lasaigarria eskaintzen dute eta hau azaltzera eta, horrela badagokio, onartzera eramango dugu 2020ko ekainaren 14an, 12: 00etan (lehen deialdian, ordu erdi lehenago), aipatutako gai-zerrendarekin Arrasateko Amaia Antzokian egingo den Ohiko Batzar Orokorrera, bertara San Felipeko bazkide Titular guztiak (NAN erakutsi beharra) deitzen ditugularik.

Deialdi hau, bilera horretako gai zerrenda eta eskuordetzeko inprimakia (talde familiar bereko beste Ttitularkidea edo 18 urte gorako Onuradunari edo beste talde familiarreko Ttitularkide bati) Batzar Orokor honetan ordezkaritza pasatzeko gure web orria den www.sanfelipe.eus aurkituko dituzue, baita Alfonso X Jakintsua, 3 (Grupo San Juan) gure egoitza soziala eta bulegoan ere.

GARRANTZITSUA: COVID-19 dela-eta, botoa eskuordetzea gomendatzen da, bertaratutakoen kopurua murrizteko. Bertaratuak NANarekin eta maskararekin aurkeztu beharko dira, eta, horrez gain, lokalaren sarreran ezarriko diren urruntze- eta desinfekzio-arauak bete beharko dira. Horregatik, behar besteko aurrerapenarekin bertaratzeko eskatzen da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen