100 bazkide inguruk onartu zuten San Felipe Elkarlaguntza jarduera aseguratzailerik gabeko entitate bihurtzea, baita Jaurlaritzako erregistroan eskaera egitea ere.
Argazkia: San Felipe Elkarlaguntza
100 bazkide inguru bertaratu ziren aurreko igandean, otsailak 16, Kulturatera eguerdiko 12:00etan, San Felipe Elkarlaguntzak deituta. Ezohiko Batzar Nagusian bi gai nagusi azaldu, bozkatu eta onartu ziren:
- San Felipe Elkarlaguntzako Elkartearen Estatutu Sozialen proposatutako aldaketa
guztiak. - San Felipe Elkarlaguntzako Elkartea jarduera aseguratzailerik gabeko Entitatean
bihurtzeko akordioa eta Eusko Jaurlaritzari dagokion erregistroan eskaera.