San Balerixuetan sendabelarren ikastarua, mural margoketa,… ospatuko die

0
1502
auzotarrak

Mietzerrako jaixak urtarrilaren 24tik 26ra ospatuko die, bertako Batzordiak antolatuta. Ohiko ekitaldixak be ez die faltako.

Goiko argazkixa eta beheko kartelak: Mietzerrekako Batzordia

Mietzerreko Batzordiak antolatuta, lehen egunian, urtarrilan 24an, sendabelarren ikastarua emungo dau Ekoudalatxek. Plazak mugatuak zien, eta Batzordiak gaur azaldu duzku plaza danak honezkero beteta dauzela.

Egun berien, baina gaueko 22:30etik aurrera, XXXIX. Mus Txapelketia jokatuko da, soziedadian bertan.

Zapatu goixian Arantza Otaduy historialariak ‘Udalatxeko burdina, Mondragoe indartuz’ hitzaldixa emungo dau auzoko baselizan. Eguerdiko 12:00xetan mural margoketa eingo da, eta horren ostien auzo bazkarixa.

Domekan be zer ospatua egongo da Mietzerrekan, eta ondoren dauzkotzue bai jai programa osua, baitta mus txapelketako oinarrixak be. Ondo pasau San Baleixo Jaixak!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen