San Balerio eta Meatzerrekako historia ezagutzeko aukera izan da gaur goizean

    0
    566

    Arrasateko Udalak antolatutako bisita turistikoen barruan, Meatzerrekako San Balerio ermita eta Arrasateko meatzarien kofradiaren jatorria eta sorrera ezagutzeko aukera izan da gaur goizean.
    Ugutz Basauri geologoak azpimarratu duenez “meatzaritzak garrantzi handia izan zuen Arrasate eta bere inguruaren garapenerako.”

    Arrasateko altzairugintzak hiribildu hori Europa osoan aintzatetsi zuen Erdi Arotik. San Balerio meatzarien zaindaria da, eta Meatzerreka, Arrasateko auzorik zaharrena. 1434an San Balerio kofradia sortu zen, 1958ra arte martxan egon zena. Kofradia meatzarien ongizatea zaintzeko sortu zen, eta horretarako kutxa komun bat zegoen gizarte-aseguru gisa.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen