San Andresko jaiak Gaztetxokoak egindako ekitaldiekin hasi dira

0
1797

Gaur arratsaldean hasi dira ofizialki San Andres auzoko jaiak. Urtero bezala, auzoko gaztetxoko kideek eman diete hasiera jaiei. Arratsaldeko 17:00etan Parke Berrian pregoia eman dute. Pregoiaren hasieran argi utzi dute “ez dela inolako erasorik edo irainik onartuko jaietan.”

Arratsaldean zehar marrazki lehiaketa Bedoñabeko Herri Eskolako patioan, buruhandiak, aurpegi margoketa, txokolatada eta grafiti tailerra Parke Berrian izan dira . Txikienek jarduera guztiekin gozatu dute.

Bestalde, gaueko 23: 0etan hasiko da San Andres jaietako lehen kontzertua. Eszenatoki gainean hiru talde arituko dira: Alarma Morea, Hankaz Gora eta Rosa Mari. Jaiek astelehenera arte, maiatzak 1, jarraituko dute, jarduera ugarirekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen