San Andresko Jai Batzordeak jaso du Nobenaixuko enbutua Maritxupean

0
1283

Maritxu Kajoi Komisiñuak baloratu du ea “zer izango litzatekeen San Andres bere Jai Batzorde barik? Giro ederra izaten da Maiatzak 1aren inguruan”.

[Goiko argazkian, ezkerretik zutik: Ainhara, Maitane, ‘Arixa’ eta Miguel / belauniko ezkerretik: Mikel, David eta Oihana].

Era berean, “sekulako egitaraua antolatzen du taldetxo honek: kriston kontzertuak, herri-bazkaria,… inor alde batera utzi barik (umeak, helduak, adinekoak,…)”. Hori guztia “bolondres, musu truk eta auzolanean”.

Ondorioz, batzordearen izenean Asier Arizaleta ‘Arixa’ri enbutua jantzi dio komisiñuko kide batek, txalo artean eta giro ederrean.

Talde omenduaren izenean Oihanak baloratu du “guretzat kriston detailea izan dela, eta ilusio handia egiten digu hemen, Maritxupean egotea eta omenduak izatea”.

Gainera “gu kritikak jasotzera ohituta gaude, eta lore gutxi, beraz egoera honetan pixka bat deseroso sentitzen gara”.

Esker ona agertu diete ere “jaiak aurrera eramaten laguntzen diguten denei, eta aurreko urteko jaiak hobetzea da gure erronka, ‘superación por cabezonería’-edo izango da”.

San Andresko Jai Batzordearen lana “denon artekoa, debaldekoa, publikoa, gardena, auzotarra, herritarrentzat egina baina batez ere bihotzekoa, bihotzetatik bihotzetara egina”.

“Gora jai herrikoiak!” adierazi du Oihanak, “Gora!” erantzun dute beste herritarrek, “Gora Maritxu Kajoi!”, “Gora!”, “Gora San Andres!”, “Gora!”. Gora eta zorionak ekipo!

Albistea osatzen gabiltza

Erlazionatutako elkarrizketa:

“Antolaketa lan gogorrak merezi du jendea jaietan gozatzen ikustean”

2022ko apirilaren 28an argitaratutako elkarrizketa

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen