San Andresko 65 nagusi elkartu ditu euren omenezko bazkariak

0
934

Otordua Etxaluze eraikinean ospatzen ari dira, eta bertan ere Jai Batzordeko kideak, Jose Riviere Abaroako ordezkaria, Pepi Gorosabel auzo-alkatea eta Javi Sound musika-jartzailea daude.

Ekitaldi honetan ere auzoko pertsona nagusienek omenaldia jasoko dute, hain zuzen, 1922ko apirilean jaiotako Vicenta Bengoa Iraolak (101 urtekoa) eta 1930eko uztailaren 18an sortutako Marino Belinchon Moyak (92 urtekoa).

Bazkariaren eta omenaldiaren ostean, dantzaldi irekia egingo da Javi Sound-en eskutik Etxaluzen bertan, Jai Batzordeak antolatuta, ondo pasau lagunak!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen