San Andresen 120 etxebizitza gehiago egiteko sustapena hasi dute

2
2253

Etxebizitzen %80 inguru merkatu inmobiliarioaren prezioan jarri dira salgai. Etxe altuenak 10 solairu izango ditu, Neinor sustatzeaileak azaldu berri duenez. Proiektuaren ondorioz, egungo “Cordoba y Oro plaza publikoa txikituko dute”, udal-oposizioak ohartarazi izan duenez.

Irudiak: Neinor Homes.

Etxeak San Andres berri delako orubean egin asmo dute, Polmetasaren lantegi zaharra zegoen tokian.

Bertan etxeak egiteko asmoak urte asko ditu, baina Cordoba y Oro plazako bizilagunek egitasmoaren aurka azaldu izan dira.

Horren arrazoietako bat da egungo plaza publikoa, balizko etxeen ondorioz, “3.600 metro koadro izatetik 2.000 metro koadrora txikituko dela”.

Halaxe salatu zuen Elkarrekin Arrasatek iazko uztaileko Udaleko Osoko Bilkuran. Horren harira, sustapen berriak aurreikusten du etxe berrian gutxienez patio pribatu bat egitea.

Diseinatutako eraikinak U forma dauka eta denera 6 atari izatea aurreikusten da. Egungo bizilagunak ere kezka agertu dute balizko etxeen altueta dela:

Eraikin altuegiak eginez gero, egungo plazaren eguzki-argiztapena txikituko litzateke. Neinorrek sustapenean azaldu duenez, atari altuenak 10 solairu izango ditu eta baxuenak 7 solairu.

Iazko uztaileko Plenoan, Osoko Bilkuraren gehiengoak (EAJ-PNV eta PSE) onartu egin zuen etxebizitzen %80 inguru merkatu inmobiliarioko prezioetan izatea. Eta beste %20 inguru alokairu sozialekoa izatea.

Udalbatzar horretan Udal-gobernuak azpimarratu zuen egitasmoak “legea betetzen duela”. EH Bilduk planteatu zuen “Arrasaten hutsik dauden etxebizitzak baliatzea”.

Azkenik, egitasmoaren arabera 240 aparkaleku pribatu izango dira garajean. Eraikitze-obrak momentuz (urriaren 21ean) ez dira hasi, baina aurreikuspenen arabera “urte amaieran edo datorren urteko hasieran” has litezke.

2 IRUZKIN

  1. Beharrezkoa al da etxe gehiago egitea, hutsik dauden guztiak kontuan hartuta? Eta 10 solairuko etxeak? Badirudi ez dugula ikasten.

    • 10 solairukoak txikiak dira. 20 edo 30koak egin beharko zituzten. Hotelak izango balira bezala. Hori bai, merkeak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen