San Andreseko jaietan parte hartzera animatu du Markel Goikoleak

10
2060

Gaur San Andres jaiak balkoietatik ospatzen dira eta Markel Goikoleak, Arrasateko dj-ak, ez du guztiak festara animatzeko aukera galdu nahi izan. 13:00etatik 14:00etara Triki-poteoaz arduratuko da eta 18:00etatik aurrera auzoko haur guztientzako musika jarriko du. 20:00etatik aurrera hasiko da festa.

10 IRUZKIN

  1. Artista honek es du isunik jasotzen : ez doa lan postura, ez erosketak egitera, ez pertxona dependiente bai. Gainera mondraberrin anunziatzen da ? Herritar guztiok jasatu ditugunak ikusita? LOTSAGARRIA

    • Isuna? Zergatik ba? Bideo hau ez da Mondraberrin anunziatzeko, jaien egitarauaren nondik norakoak azaltzeko baizik. San Andreseko Jaiak ostiralean INTERNET BIDEZ egin ziren, ez zen bere etxetik mugitu horretarako, jaiak alaitu zituen eta OSO POZIK GAUDE egindako lanarekin. LOTSAGARRIA zure iruzkina da, salatzea aurretik ondo informatuta egon gabe. Izan ere, PENAGARRIXA.

  2. Artista hau tabernarixa da eta ezin dau bere lokala zabaldu gaur egungo egoerakin. Gainera ondo etortzen da apur bat musika eta alaitasuna jartzia. Ya nahiko daukogu gaiñian daukogunakin.

  3. Eskerrik asko Markel! Alde Zaharreko bizilagunok asko gozatzen dugu zuri esker. Txikienenek batik bat eta gainontzekook asko eskertzen dugu zure jarduna!

    • Nik uste dot zure hitzak ezjakintasunetik datozela beste askorenak moduan. Ez baitakigu besteon egoera zein den eta zuk jakingo bazenu bezala deskribatu dozu. Ze erraza den ondokoa kritikatzea … argi eta garbi geratu da konfinamendu honen ostean zoritxarrez asko eta asko bizilagunak kritikatzen ari direla norberak egiten duena begiratu beharrean.
      Gertaera honek osasun arazoa larritu baino herritarrak alaitu eta animatu egin ditu gehienbat, betiere denok pozik edukitzea inposiblea den arren.
      Azkenik esan legez kanpo ez dauela ezer in orduan mesedez utzi ditzagun tontakeriak alde batera eta egoera zail honetan posible den heinean zoriontsuagoak izanten saia gaitezen.
      Animo danoi eta gora umore ona 💪🏼

  4. Zuk zeuk esandozu, mutil hau artista bat da, DJ lana artisten alorrien sartzen da ta bere lana, danak moduen oso duina da!! Lotsagarriak iruditzen zaizkidanak zure hitzak dira, idearik eduki gabe!! Pertsona hau ez da bertaratu, youtuben musika jarri baino ez du egin!! Beste alde batetik azukoko jaixak aurrera eramateko laguntzen dauen jende guzti honen laguntza barik, jaixak ezien inoiz aurrera eramango!! Aurten egoera dala ta ezin gare danok kalera urten eta disfrutau, baina ohiturak jarraituz auzoko jaixak aurrera eramatiak bizilagun asko poztu ditxu!! Ezdot gura imaginau kontzertuak egoten diezenien ze idatzikozun… ale ondo pasau etxien sartuta eta animo danak nere partez!!

  5. Kexa hori idatzi duenak ezjakintasun larria du. Kexatu kexatzearren. Besteak kritikatu beharrean eta bestearen bizitza jakin gabe hitz egin beharrean, ixildu egin beharko zinateke. Arrasate herriarentzat bere borondatez, kaleak alaitzen eta posten dabilenari txalo bero bat. Hor ikusten bait da bere esku ona eta den pertsona. Txaloo zaparrada bat!!!!!! Aupaaa markel!!!

  6. Egixa esan harritxuta nau, eztitxut ulertzen hemen ageri diren kritikak. MARKEL Auzoa animatzeko prest gazte zein heldu inungo arauik urratu gabe.
    Hemendik jendeak errez idazten du anonimatoan aurpegia eman gabe. Ikusi nahiko nuke hemen kritikatzen hari den jendeak arauak errespetatzen dituen ala ez.
    Aupa Markel segi horrela!!!!!
    Auzoa eta herria alaituz. Eta ez duenak gustoko, egon dadila etxeko sofan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen