San Andresek jaiei hasiera eman die gaur arratsaldean

0
1187

San Andreseko jaiei hasiera eman die gaur arratsaldean. Haur eta heldu ugari hurbildu dira plazara, jaiei hasiera emateko eta pandemiaren aurretik erabat antolatzerik ez zegoen ospakizun honen ezaugarri den giro bikainaz gozatzeko.

Gauen kontzertu ezberdinak izango dira Gudarien Plazan gaueko 23:00etatik aurrera. Fran Pedrosa ‘ixsyiroi’ren rapa, Arrasate-Aretxabaleta-Eskoriatzako Wood Strings taldea, Albina Stardust eta Divina Comediaren showa, eta Zulo Crew izango dira oholtza gainean.

Bestalde, jai batzordeak jaietako txanoak eta zapiak jarri ditu salgai. Zapiak 2 eurotan salduko dira eta txanoak 4 eurotan. Biak erosi ahal izango dira 5 euroren truke. Txanoak eta zapiak ondorengo tabernetan egongo dira salgai: Equs, Iriztu, Avenida, Tantaka, Menle, Bitxori, Itxaso, JJ, Lennon, Lizarra, Nuevo, Urretxu eta Pipol.

Igandean ere, eguerdiko 14:00etan, 80 urtetik gorakoen omenezko bazkaria egingo da. Gainera, Javisound DJa izango da jaiak musikalki girotzeko beste arduradun bat. Jai-batzordeak jakinarazi digunez, aurrerago ezagutuko dira jarduera horien xehetasunak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen