San Andreseko Jai Batzordeak jakitera eman duenez, aurten auzoko jaiak ospatuko ditu berriz ere, eta dagoeneko antolakuntza lanetan ari dira. San Andres jaietako sudaderak jarri dituzte salgai. Eskaera kontutan hartzeko zenbaki honetara diru kopuru totalarekin BIZUM bat egin eta erreserba erregistratuko da. BIZUMa egiterakoan oso garrantzitsua da IZENA eta ABIZENA, ZER NEURRI eskatzen den eta bakoitzetik ZENBAT ALE zehaztea. Epea amaitzen denean jakinaraziko da noiz eta non jaso daitezkeen.

Zozketak
Gainera, jaiak finantzatzeko zozketa bat antolatu dute, non PATINETE ELEKTRIKO bat, bi HOVERBOARD eta 3 JARDUERA-PULTSERIA zozketatuko diren. Erripak euro baten truke salduko dira eta bazkari herrikoiaren egunera arte erosi ahal izango dira. Zozketa egun horretan egingo da.
Erripak hemen egongo dira salgai:
@LIZARRA
@TANTAKA
@LENNON
@JJ
@EQUS
@PIPOL
@ETORBIDEA
@IRIZTU
@URRETXU
@ITSASO
@BITTORI
@menle__
@BARNUEVO
San Andres jaietan lagundu nahi duen oro harremanetan jar daiteke jai-batzordearekin, harremanetarako bide hauen bidez:
Instagram edo Facebook
Sanandresjaiak@outlook.es
669 94 65 86 (Whatsapp bidez)
