San Andres inguruko Ludoteka Ibiltariak azken saioa egingo du asteburuan

1
528

Asteburu honetan San Andres auzoko azken ludoteka ibiltaria egingo da. Pasa den asteburuan San Jose zubia zela eta, parte hartzaile gutxiago ibili zen baina bertan egon zirenak goiz polita pasa zuten: eraikuntza jolasekin, aurpegiak margotuz, tren ibilbideak eginaz, plastilinarekin eta marrazki bidez sormena landuaz…

Parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da eta oraindik ez dira bete plazak, beraz, aukera badago  ( https://labur.eus/ludoteka_ibiltaria_2021  ).

Hurrengo ludoteka ibiltaria Udaberriko oporren ostean izango da Erguin auzoan.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen