San Andres auzoko jaiak bertan behera gelditu dira

0
939

Gaur egun bizi dugun alarma egoera eta osasun krisi honen aurrean, arduraz jokatu eta jaiak ez ospatzea erabaki dugu.

Testua: San Andreseko Jai Batzordea.

Seguruenik hau da inoiz idatzi dugun oharrik tristeena. Benetan idaztea kostatu zaigu, hau pasatu zezakeenik ez genuelako onartu nahi. Hala ere, SAN ANDRES Jaiak 2020 definitiboki BERTAN BEHERA geratzen direla konfirmatzen dugu.

Gaur egun bizi dugun alarma egoera eta osasun krisi honen aurrean, arduraz jokatu eta jaiak ez ospatzea erabaki dugu, honekin kutsatze jendetsua ekitzeko. Honen ondorioz, lotuta genituen ekintza denak bertan behera geratzen dira eta, ahal den einean, 2021 urtean berriro ere eskaintzea ahalbidetuko dugu.

Ahalik eta zentzuzkoen izaten saiatuko gara eta horretarako, egoera berri honen aurrean hurrengo irtenbideak hartu ditugu:

– Sudadera aldez aurretik erreserbatu zutenei dirua Equs Taberna publikora irekitzen denean osorik bueltatuko zaie, norbaitek dirua aurretik behar badu, lasai zehaztutako korreora idatzi eta bueltatuko zaio.

– Aurretik jaiekin lagundu duten portalei datorren urterako laguntza mantenduko zaie, norbaitek laguntza bueltan nahi badu zehaztutako korreora idatzi dezala eta bueltatuko zaio.

– Jaiak ez egotea konpentsatzen saiatuko gara, beraz, egun hauetan auzokideen aisialdia alaitzeko proposamenak zabalduko ditugu. Parte hartzera animatzen zaituztegu!

Besterik gabe, animo denda guztiei, tabernei eta auzokideei eta egoeragatik zuzenean edota zeharka kaltetuak izan direnei bihotz bihotzez gure besarkadarik handiena.

SANAN RESISTE!!!! GORA JAI HERRIKOIAK!!!

KONTAKTUA: sanandresjaiak@outlook.es

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen