Samara Veltek ‘Nik sinesten dizut’ liburua aurkeztuko du Kulturaten

0
371

2016ko San Ferminetan gertatutako taldeko bortxaketari buruzko liburua aurkeztuko du martxoaren 17an Emakume Txokoak antolatutako ekitaldian.

Kartela: Emakume Txokoa. Argazkia: Katakrak.

Emakume Txokoak antolatuta, Samara Velte idazleak ‘Nik sinesten dizut’ bortxaketaren kulturari eta San Ferminetako kasuari buruz publikatutako liburua aurkeztuko du. Hitzordua martxoaren 17an, asteartea, arratsaldeko 18:30ean izango da Kulturateko areto nagusian.

Nik sinesten dizut ez da 2016ko San Ferminetan gertatutako taldeko bortxaketari buruzko kronika liburu soil bat. Ikuspegi kritiko batetik aztertzen du auzia, eta agerian uzten du nola gurutzatzen diren indarkeria sexistaren hainbat forma kasu bakar batean: biolentzia fisikoaz harago, nola osatzen duten erasoa epaiketan ateratako argudio sexistek eta paraleloan zabaldutako epaiketa mediatiko eta sozialak. Liburu honen helburua da bortxaketaren kultura deitzen zaion hori aletzea, ulertzea eta deszifratzea; hain zuzen ere, kultura hori aldatzeko.

Euskaraz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen