Saltzailea, lan-orientatzailea, muntatzaileak,… behar dira Arrasaten

0
979

Arropa denda baterako saltzaile, odontologo, ortodontista, formatzaile,… bana behar dira gure herrian.

Testua: Lanbide.

Arropa dendako saltzailea:

Arropa-dendako saltzailea, ezinbestekoak: modaren gustua eta euskara. Larunbat goiz eta arratsaldeetan lan egiteko prest egon behar da. Esperientzia, erakusleiho-apainketako ezagutzak, sare sozialak… baloratzen dira. Ahal dela, emakumeak. Lan-eskaintzaren kodea Lanbiden: 162021006539.

Koadro elektrikoen bi muntatzaile:

LHko elektrizitate/elektronikako goi-mailako titulazioa behar da. Esperientzia baloratzen da. Lan-eskaintzaren bi kodeak Lanbiden: 162021006433 eta 162021006435.

Lan-orientatzailea:

Lan-orientatzailea behar duen prestakuntza-zentroa. Baldintza garrantzitsuak: Psikologian, Pedagogian edo antzekoetan lizentziatua. Gutxienez urtebeteko esperientzia lan eta merkataritza-arloko orientatzaile edo bitartekari lanpostuetan. Euskara maila altua, norberaren ibilgailua eta zonaldean bizitzea. Lan-eskaintzaren kodea Lanbiden: 162021006559.

Odontologoa:

Esperientziadun odontologo orokor bat behar du Arrasate hortz klinika batek. Beharrezkoak: Odontologian Gradua eta gutxienez 2 urteko lan-esperientzia izatea. Lan-eskaintza honen kodea Infojobsen: 497154.

Ortodontista:

Esperientziadun ortodontista bat behar du Arrasate hortz klinika batek. Ezinbestekoa da Ortodontistan Masterra eta gutxienez 2 urteko lan-esperientzia espezialista gisa izatea. Lan-eskaintza honen kodea Infojobsen: 497155.

Formatzailea:

Esperientziadun formatzaile bat behar da, Altuerako Inausketari buruzko kurtsoa eman dezan. Modalitatea: presentziala. Lanegunak eta ordutegia: 8.00etatik 14.00etara (2 egun zehazteko urriaren 20 eta urriaren 30aren arteko eperako). Ordu kopuruak denera: 12 (6 ordu eguneko). Beharrezkoak dira formakuntza izatea eta formatzaile gisa esperientzia izatea. Lan-eskaintza honen kodea Infojobsen: 496861.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen