Saltokitik enpresara izeneko formazio programa jarri du abian Debagoieneko merkataritza bulegoak. Saltokien kudeaketa eta lehiakortasunean hobekuntzak sartzeko akonpainamendu eta aplikazio errealeko programa da. Honekin lortu nahi da, saltokia bezero, produktu, merkatu, lehiakide, joera eta abarrekiko nola dagoen jakitea; kudeaketa-tresnak ezartzea, besteak beste, egiteko moduak, formatuak, jardunbide egokiak eta abar landuz; eta negozioaren kudeaketari eta erabakiak hartzeari aurre egiteko ezagutza eta gaitasun handiagoa lortzea.
Eusko Jaurlaritzak %100ean diruz laguntzen duen programa da Saltokitik enpresara eta EUSKALITek antolatzen du. Programak taldeko online saioak eta banakako bisita eta aholkularitza uztartuko du: taldeko online saioetan ikaskuntza praktikorako eta taldearen artean praktika onak trukatuko dira eta aldi berean, banakako laguntza bisitak egingo dira dendetara eta adituen laguntza jarraitua izango dute.
Plazak mugatuak dira, eta apirilaren 27a baino lehen eman behar da izena Debagoieneko merkataritza bulego teknikoan edo honako telefono zenbakian: 943 793 090 zenbakian eta Aitziberrengatik galdetuta. Izen-emate ordena gordeko da taldea osatzerakoan. Partaideek kamera edo webcam-a duen ordenagailu edo tableta izan beharko dute. Saltokitik enpresaraprograma maiatzean abiatzekotan dira eta, noski, saltokiei egokitutako ordutegian beteko da.




