Salouko nazioarteko eta Gipuzkoako txapelketetan aritu da Desoreka Judo

0
477

Kataluniako lehiaketan talde gisa parte hartu dute, eta Gipuzkoako Alebin Txapelketan 3 domina lortu dituzte.

Argazkiak: DJK.

Aurreko asteburuan Desoreka judo klubeko kirolariak Salouko nazioarteko taldekako txapelketan parte hartu zuten, baita Gipuzkoako alebin txapelketan ere.

Saloura infantil kategoriako talde bat gerturatu zen Desorekatik.

Jokin Hurtado, Jare Urrutia, Lizar Garmendia, Nerea Oroiz, Auritz Llodio, Iraide Jauregi eta Martín Garmendiak osatutako talde hain zuzen ere.

Maila handiko 6 borrokaldiz gozatzeko aukera izan zuten judokek. Bakoitzak bere kirol-helburuak lantzeko aukera izan zuten eta orokorrean oso lan txukuna burutu zuten. Emaitzari dagokionez 4. postuan amaitu zuten lehiaketan. Naiara Oroizek Donostiako judo klubekoekin taldean aritzeko aukera ere izan zuen, eta esperientzia bizitzeko eta beragandik ikasteko aukera izan zuen.

Igandean Port aventuran izan ziren neska-mutikoak astebukaerari etekina ateratzeko eta oroitzapen ezin hobeekin etxera bueltatzeko. Astebukaera paregabea izan zen familian eta gehien maite duguna egiten, judoa.

Bestalde, Beñat Ovejero, Irati Arribas eta Nahia Muniozgurenek eskolarteko alebin mailako Gipuzkoako txapelketako azken jardunadian parte hartu zuten.

Beñat Ovejero k 3. postua lortu zuen, Irati Arribasek 2.a eta Nahia Muniozgurenek hirugarrena. Poliki-poliki beraien txapelketa ibilbidea egiten hasi dira kirolari gazteak, norberaren mugak gaindituz, konfort gunetik ateraz eta helburu pertsonalizatuak lortuta. Zorionak zuoi ere.

Astebukaera paregabea eta ahaztezina Desoreka judo klubeko kirolarientzat, jarraitu horrela judoaz gozatzen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen