Salerosketa ugari izan dira Zuhaitz Eguneko Azokan

0
1261

Udalatx mintegia “oso pozik” azaldu da, adibidez Arronizeko olibondoak “arrakasta izan duelako”. Horixe da azokaren helburua, “salerosketak izatea – adierazi du Udaleko Ingurumen teknikari Peio Garaik – lehengo azokak zeuzkan bezala”.

Mintegiak oro har gustura azaldu dira egindako salmenta kopuruarekin: “Adierazi digute pozik daudela eta Zubialde mintegiak esaterako den-dena saldu duela”. Horrela, Udalak ere balorazio pozgarria egin du, bertako Ingurumen teknikari Peio Garaik azaldu bezala:

“Mintegiko langileen helburua ez da azokara goiz pasa etortzea, baizik eta euren produktuak saltzea. Udalak ere xede berbera du: azoka hau ez izatea folklorikoa bere zentzu okerrean, baizik eta salerosketak egiteko lekua, lehengo feriak bezala”.

Kontuan hartu behar da azoka antolatzeak, udal-langileei lana suposatzeaz gain, “mintegietakoei ere lan handia suposatzen diela”. Bide honetan, Udalak espero du “datozen urteetan ere azoka hau inguruko herrietako epizentroa izatea”.

Halaber, Arrasateko Udalatx mintegiko lagunak “oso pozik gaude gaurko azokak emandakoarekin: ohi baino gehixeago saldu dugu, agian aurten mintegi gutxiago etorri direlako”.

Gainera, herritarrek azokan “jakingura agertzen dute, eta askotan galdetzen dute, normala den bezala, gauzak ondo egin nahi dituztelako. Gaurko azokan ezohiko produktu batzuk ere eskaini ditugu, baina gutxi saldu dira”.

Arronitzeko olibondoek (Lizarraldeakoak), ordea, salgai jarri dituzte “eta arrakasta izan dute. Fruitu gorriei dagokienez, herritar batzuk erostera etorri dira baina aholkatu diegu datorren hilabetean erostea, batzuetan itxaron beharra dagoelako eta gu datorren hilabeteko Zapatuko Azokan bertan izango gara”.

“Bezeroekin oso eskertuta gaude, hainbat fidelak dira eta arrasatearrak txipa aldatzen ari dira: gero eta gehiago eskertzen dituzte bertako produktuak”.

Oro har, Zapatuko Baserritarren Azokak ere bertako eta sasoiko produktuak plazaratu ditu gaurkoan ere, eguraldia lagun.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen