Salerosketa kopuru ona izan da Zuhaitz Ferian, “indartzen ari dena”

0
387

Bertako Produktuen Azokarekin batera egin da mintegien azoka, eta oro har mintegiko saltzaileak pozik geratu dira. Arrasateko Udalak ere balorazio positiboa egin du.

Zuhaitz landaketaz gain, atzo goizean Zuhaitz Azoka egin zen Seber Altuben, ohiko Bertako Produktuen Azokarekin batera.

Beraz, ohiko eskaintza zabalaz gain, atzo 6 mintegik ere euren produktuak eskaini zituzten: Areitio (Zaldibar), Belar (Zaldibar), Etxeberria (Gatika), Lurberry (Zarautz), Ekoudalatx (Arrasate) eta Euskal Herriko hazien sarea (Gasteiz).

Udaleko Ingurumen Sailak saltzaileei balorazioa eskatu zien azoka amaitu ostean, eta gehienek “oso ondo” edo “ondo” baloratu zuten feria.

Udalak ere balorazio positiboa egin zuen, eta Pello Garai Ingurumen teknikariak baloratu zuen feria hau “indarra hartzen ari dela. Gainera, positiboa da sentsibilizazioaren bidean”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen