Saiolanek jaso du Garaia Saria, bosgarren edizioan

0
372
Garaiako

Garaia Sariak “Arrasateko Parke Teknologikoaren ekosistemaren barruan finkatutako ekimena da”.

Argazkiak: Garaia Parke Teknologikoa

Garaia Sariak “Arrasateko Parke Teknologikoaren ekosistemaren barruan finkatutako ekimenada”. Hain zuzen, “berrikuntzarekin, ekintzailetzarekin eta lankidetzarekin konpromiso bikaina erakutsi duten enpresen eta haien pertsonen lana omentzeko eta aitortzeko modu bat” da.

Bosgarren edizio honetan, parkeko enpresak izan dira saritutako enpresa aukeratu dutenak. “Emaitza estu baten ondoren, Saiolan enpresa eta berrikuntza zentroa izan da saritua”.

Abenduan ospatutako ekitaldian, Javier Bikuñak eta Iratxe Acha zuzendari eta proiektuen garatzaileak jaso zuten saria. Biek ala biek eskertu egin zuten aitortza, eta adierazi zuten oraindik erronka asko daudela jorratzeko.

Garaiak azpimarratu duenez, “Saiolanek, hasieratik, Debagoienaren eta bertako pertsonen garapena eta oparotasuna zaindu ditu. Helburu hori buruan dutela, giza faktorea proposatzen dute arrakastaren giltzarri gisa”.

Horregatik, “pertsona ekintzaileak eta erakundeak dinamizatu eta laguntzea da haien eginkizuna, berrikuntza, enplegu egonkor eta kualifikatua eta gizarte hobea sortzeko helburuarekin”.

Era berean, “Saiolanek, BIC Gipuzkoak Debagoienan duen ordezkaritza den aldetik, izaera berritzaileko proiektu berriei laguntzeko jarduerak aurreikusten ditu, ideia heltzeko fasetik, enpresa-jarduera gisa garatzeko fasetik eta merkatuan irten eta finkatzeko fasetik abiatuta”. Zorionak Saiolan!

Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen