Testua: Saioa Karate Taldea.
Ontinyenten Shinkyokushinkaiko XLII txapelketa nazionala lehiatu da eta bertan Arrasateko Saioa Taldeko hiru karatekak parte hartu dute.
- Iosu Madinabeitia 21-65kg azpiko kumitean: Madinabeitiak txapelketa ona egin du lehen borrokaldiak irabazita finalerdira iritsi arte, baina ezin izan zuen irabazi eta 3. postuan bukatu du.
- Leire Valor kumite seniorrean -50kg: finalerdietara iritsi da eta borroka parekatu baten ondoren ezin izan du finalera pasa, Iosuk bezala 3. postuan amaituz.
- Aitor Madinabeitia senior kumitean -75kg: lehen txanda oso gogorra izan du Georgiako aurkari baten aurka. Georgiako ordezkariak maila bikaina erakutsi du eta Arrasateko kirolaria dominen lehiatik kanpo utziz.
Taldetik oso positibotzat jo dute hirurek egindako lana, “txapelketan zein prestaketa entrenamenduetan. Bi domina nazionalekin etxeratu gara, 2023an parte hartu genuen Kyokuko lehen txapelketan. Ziur gaude ez dela azken arrakasta izango. Zorionak guztioi!”
Euskadiko beteranoen VI. Kopa Derion
Bestalde, Derion Euskadiko beteranoen VI. Kopa jokatu da, eta Arrasateko Saioa Taldeko beste hiru parte hartu dute.
- Gorka Izurrategi beteranoen katan 41-45 urte: lehen kanporaketa ona egin du Euskadiko bere lehen txapelketan, baina aurkariek erakutsitako maila onak ez dio utzi dominen lehian egoten.
- Esther Gomez kata beteranoetan 41-45 urte: bere kategorian irabazi du Euskadiko bere bigarren txapelketan. Zorionak.
- Carlos Sánchez kata beteranoak 35-40 urte eta kumite beteranoak 35-40 urte +75kg: Kata modalitatean, lehen kanporaketan 3-2 berdinduta galdu ondoren, 3. postuan geratu da, errepeskan irabazita. Kumiten, aldiz, lehen borrokaldia irabazi eta finalera iritsi ondoren, 3-5 erori da, eta 2. postuan geratuz.
“Guztira 3 domina lortu ditugu, egindako lanarekin pozik uzten gaituena. Beteranoak eredu dira lehiatzen hasten diren gazteentzat, erreferenteak baitira aurrera egin dezaten eta entrenatzen jarrai dezaten. Zorionak guztioi, dominarekin edo dominarik gabe, erakutsitako mailagatik.”
Datorren txapelketa martxoaren 18an izango da, larunbatean, Fuenlabradan jokatuko den liga nazionalean. Bertan Xavier Varteniuc Saioa taldeko karateka izango da.