Igandean ospatu zen Aretxabaletako Ibarra kiroldegian, eta Saioako 14 karatekak parte hartu zuten benjamin, alebin eta infantil mailetan.
Argazkia: Saioa Karate Taldea.
Igandean Aretxabaletako Ibarra kiroldegian ospatu zen Gipuzkoako karate txapelketa (3-4 zona). Saioa Karate Taldeko 14 karatekak parte hartu zuten, benjamin (8-9 urte), alebin (10-11 urte) eta infantil (12-13 urte) mailetan.
Hauek izan ziren partaideak: Luna Ferreira, Ander Gonzalo, Irati Izurrategi, Jon Laiseka, Danel Gonzalo, Asier Murua, Julen Bermejo, Xavier Varteniuc, Markel Iragi, Markel Etxeberria, Jon Eguia, Danel Izurrategi, Nahia Barandiaran eta Aratz Ezpeleta.
Saioa Karate Taldeko karatekak guztira 14 domina lortu zituzten, 6 urrezkoak, 2 zilarrezkoak eta 6 brontzezkoak.
Kata infantila mutilak zuria/oriatik berdera arte:
2º – Jon Laiseka
3º – Danel Gonzalo
Kata infantila mutilak berde/urdinatik beltzera arte:
3º – Danel Izurrategi
3º – Jon Eguia
Kata infantila neskak berde/urdinatik beltzera arte:
3ª – Nahia Barandiaran
Kata alebin misto laranja/berdeatik marroira arte:
3ª – Irati Izurrategi
Kumite infantila mutilak -40kg.
1º – Julen Bermejo
Kumite infantila mutilak -45kg.
1º – Xavier Varteniuc
Kumite infantila mutilak -55kg.
1º – Markel Iragi
Kumite infantila mutilak -60kg.
1º – Danel Izurrategi
2º – Asier Murua
3º – Markel Etxeberria
Kumite infantila mutilak +60kg.
1º – Aratz Ezpeleta
Kumite infantila neskak -50kg.
1ª – Nahia Barandiaran
Emaitza hauekin gehienek Hondarribian martxoaren 22an ospatuko den Gipuzkoako Eskolarteko txapelketan parte hartzeko txartela lortu dute.