Saioako 8 karateka Gipuzkoako Txapelketan izango dira Aretxabaletan

0
181

Argazkia: MB artxiboa.

Aretxabaletako Ibarra kiroldegiak 2023ko Gipuzkoako senior, para-karate eta beteranoen Karate Txapelketa hartuko du igande honetan goizeko 10:00etatik aurrera. Aurten, berrikuntza gisa, kadete mailako karatekek ere parte hartuko dute.

Parte-hartzaileen artean Saioa Karate Taldeko 8 karateka egongo dira. Kadete mailan Irati Izurrategi eta Xavier Varteniuc arituko dira; senior mailan Nahia Barandiaran eta Iosu Madinabeitia; eta beteranoetan Leire Valor, Esther Gómez, Gorka Izurrategi eta Carlos Sanchez.

Txapelketan Azkoitia, Oñati, Errenteria, Bergara, Arrasate, Irun, Hondarribia, Pasaia, Donostia eta Aretxabaletako karatekek hartuko dute parte, eta guztira 82 parte-hartze izango dira kata eta kumite kategorien artean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen