Saioa Karateko kideek bi domina lortu dituzte Nazioarteko Txapelketan

0
310

Joan den larunbatean, otsailaren 17, Arrasateko Saioa karate taldeko kirolariak, Bartzelonako jokatu zen Oyama Fujimae nazioarteko XIV. Kopan parte hartu zuten. Kyokushinkairen nazioarteko lehiakide onenak biltzen dituen txapelketa da, munduko hainbat tokitatik joan ziren lehiakideak. Bertan, Irati Izurrategi eta Danel Izurrategi anaiak, dominekin etxera itzultzea lortu dute; denek txapelketa bikaina egin zuten

Lehiakide guztien artean Arrasateko 3 karateka, Leire Valor (Kumite senior), Danel Izurrategi (Kumite junior) eta Irati Izurrategi (Kumite kadete) zeuden. Lau izan zitezkeen, baina Aitor Madinaneitia azken orduko baja izan zen lesioagatik.

Denek txapelketa bikaina egin zuten, Izurrategi anaiak nabarmenduz.

Irati izan zen goizeko txandan lehiatu zen lehena. Bere lehen bi borrokaldiak irabazi ondoren, finalerdietan Gasteizko kide bat izan zuen aurkari, Irati hirugarren postuan utziz.



Arratsaldean Danel eta Leireren txanda izan zen.

Danelek bere lehen bi borrokaldiak sendo irabazi zituen, eta horrek finalera eraman zuen, bertan, Georgiako lehiakidea zuen zain. Lehen momentuak nahiko parekatuak izan ondoren, Georgiako lehiakidea pixkanaka nagusitzen joan zen garaipena lortu zuen arte, Danel bigarren postuan utziz.

Leirek ez zuen hainbeste zorte izan eta lehen kanporaketan erori zen, lehen erasoa berdindu eta bigarrenean galdu ondoren.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen