Argazkiak: Saioa Karate Taldea.
Saioa Karate Taldeak 6 domina lortu ditu Bergaran Euskadiko Karate txapelketan
Larunbatean ospatu zen Bergarako Labergaraieta kiroldegian Euskadiko karate txapelketa kadete (14-15 urte), junior (16-17 urte) eta 21 urte azpiko (18,19 eta 20 urte) mailetan. Arrasateko Saioa klubetik 7 lehiakide izan ziren guztira, Kata eta Kumite modalitateetan parte hartu zutenak: Jon Laiseka, Xavier Varteniuc, Julen Bermejo, Danel Izurrategi, Aratz Ezpeleta, Jon Torres eta Iosu Madinabeitia.
Guztira 6 domina, 3 bigarren eta 3 hirugarren lortu zituzten.
– Jon Torresek 2. postua eskuratu zuen Kumite juniorren -55kg. Azken liga nazionaleko txapeldunaren aurka finala galdu ondoren.
– Iosu Madinabeitiak 2. postua lortu zuen 21-67kg bitarteko kumitean, finalean Espainiako txapeldunaren aurka -60kg galdu ondoren. (Bi pisuak -60 eta -67 nahastu ziren). Hala ere, bere pisuan onena izan zen (-67kg.) Iosuk ere 2. postua lortu zuen 21 urtez azpiko Katan.
– Xavier Varteniuc 3. izan zen Kumite kadetean -52kg.
– Danel Izurrategik ere 3. postua lortu zuen Kumite kadetean -63kg.
– Aratz Ezpeleta 3.a Kumite kadetean +70kg.
“Emaitza onak, oro har, orain hautatzaileen erabakiaren zain egon behar dugu, azaroaren 26tik 28ra malagan egingo den Espainiako txapelketarako baten bat hautatua izango den jakiteko.” azaldu du Carlos Sanchez Berriok.