Saioa karate klubak 4 domina lortu ditu Euskadiko Txapelketan

0
295

Aurreko zapatuan Zornotzako frontoiak Euskadiko karate txapelketa hartu zuen, kadete mailan (14-15 urte), junior mailan (16-17 urte) eta senior mailan (18 urtetik gora).

Argazkia: Saioa.

Arrasateko Saioa karate klubetik 6 lehiakidek parte hartu zuten, ondorengo kategoria eta modalitateetan:

  • Irati Izurrategi, katako emakumeen kadetean eta kumiteko emakumeen kadetean 54 kiloz azpikoan.
  • Xavier Varteniuc, katako gizonen kadetean eta kumiteko gizonen kadetean 63 kiloz azpikoan.
  • Asier Murua, katako gizonen kadetean eta kumiteko gizonen kadetean 70 kiloz azpikoan.
  • Danel Izurrategi, katako gizonen juniorrean eta kumiteko gizonen juniorrean 61 kiloz azpikoan.
  • Iosu Madinabeitia, katako gizonen seniorrean eta kumiteko gizonen seniorrean 67 kiloz azpikoan.
  • Leire Valor, katako emakumeen seniorrean.

“Katen modalitatean Iratik, Xavierrek, Asierrek eta Danelek ez zituzten dominak eskura izan”.

“Iosu bigarren aukerako finalera iritsi zen brontzea lortzeko baina ez zuen irabazi”.

“Leirek ordea txapelketa oso ona egin zuen finalera iritsiz, baina ezin izan zuen irabazi baina meritu handiko bigarren postua lortu zuen”.

“Kumitean gauzak pixka bat hobetu ziren”:

“Xavierrek txapelketa handia egin ostean, borrokaldi guztiak zailtasun barik irabazita, Euskadiko txapelduna izatea lortu zuen”.

“Danelek ere txapelketa ona egin zuen, eta finalera sailkatu zen, baina ezin izan zuen irabazi bigarren postua lortuz”.

“Iosu ere finalera sailkatzea lortu zuen baina ezin urrerik lortu, eta zilarrarekin konformatu zen”.

“Iratik 7. postuan bukatu zuen bere kategoriako txapeldunaren aurka galdu ostean, eta bigarren aukeran ezin izan zuen irabazi”.

“Asierrek lan ona egin zuen baina ez zen irabazteko nahikoa izan”.

Beraz, denera urrezko domina 1 eta zilarrezko 3 lortu ditu Saioa klubak. Emaitzak “zapore ona uzten digu, izan ere, balizko 6 finaletatik 4 finalera sailkatu gara, eta horrek erakutsten ditu maila handia eta Arrasateko karatearen sasoia”.

“Espero dezagun Euskadiko hautatzaileek kontuan hartzea, eta ea baten bat selekzioarekin izan daitekeen espainiako txapelketan, Pontevedran azaroaren 25etik 27ra egingo dena”.

“Zorionak guztiei bai txapelketan bai entrenamenduetan egindako lan handiagatik”.

Saioa klubaren datorren lehiaketa azaroaren 4 eta 5ean izango da Lisboan, hau da, Europako KWF (Kyokushinkai World Federation). Bertan parte hartuko dute:

  • Aitor Madinabeitia
  • Danel Izurrategi
  • Xavier Varteniuc
  • Julen Bermejo
  • Irati Izurrategi.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen