Arrasateko Udalak antolatuta, hitzordua arratsaldeko 18:00etan izango da online.
Bihar, apirilaren 2an, Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna da eta ospatzeko, ipuin kontaketa bat antolatu du Arrasateko Udalak, online zuzenean. Kontalaria Saroa Bikandi izango da, eta urte batetik gorako haurrei literatura jolasak proposatuko dizkie.
Kontaketa ikusteko, lotura honetan klikatu bihar, 18:00etan: https://labur.eus/WjSNZ