Solasaldia egin da saharar jatorriko Ouiame-kin Arizmendi Ikastolan

1
411

Beheko testua eta argazkia: Arizmendi Ikastola.

Onki Xin Gurera (Ongi etorri gurera) izenburua daukan PROIak etorri berriak ditu ardatz. Hori dela-eta, jatorriz sahariarra den Ouiame emakumea Arimazubi gunean izan zen. Ikasleak hainbat momentutan hunkitu egin ziren berak kontatutakoak entzunez, eta amaieran interesa adieraziz zenbait galdera egin zizkioten.

Ikasleek abiapuntu ederra izan dute hurrengo asteetan zehar PROIaren galdera gidariari erantzuna emateko: “Nola erantzun diezaiekegu etorri berri batek dituen beharrei gure herriko eskaintza kontuan hartuta?”.

Lerro hauen bitartez eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Ouiameri, bere istorioa gurekin partekatu eta egindako ekarpenengatik. Oso gustura egon ginen! Hurrengora arte!

Iruzkin 1

  1. Arrasateko Herri Eskolan oso ohikoa da etorkinen presentzia (sahararrak, marrokiarrak, kolonbiarrak, pakistandarrak…), eta benetan oso aberasgarria da beraien kulturetatik ikastea. Ez daukagu horrelako hitzaldirik antolatu behar, zeren eta egunerokoa da. Badirudi beste toki batzuetan bakarrik hitzaldietarako direla ongi etorriak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen