Saharar herriaren aldeko elkarretaratzea egin da Arizmendiarrieta plazan

0
1149

Saharaldebak eta Ezker Anitza-IUk deituta, saharar herriaren aldeko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Arizmendiarrieta plazan, bizi duten une honetan babesa emateko. Parte hartu duten saharar herriko kideek herritar talde handi baten babesa izan dute, eta baita hainbat alderdi politikotako ordezkariena ere.

Ostegunean armada marokoarra Saharako lurralde askatuetara sartu zen, bertan saharar manifestari batzuk kanpatuta baitzeuden saharar herriaren erreferenduma lortzeko presio egiteko. Erasoaldi honek hautsi egiten du 1991n sinatutako su-etena. Agiri horretan jasotzen denez, Marokoko armadak eta Saharako armadak beren posizioei eutsi behar diete.

Marokok bost kilometro baino ez ditu Afrikako gainerako herrialdeekin komunikatzeko, eta bost kilometro horiek Fronte Polisarioaren kontrolpean daude. 2002an akordio bat egin zuten Saharako gobernuak eta Mauritaniako gobernuak korridore bat irekitzeko, lurralde okupatuetako sahararren eta kanpalekuen arteko komunikazioa errazteko. Marokok azken urteetan egoera hori baliatu du Afrikarekin merkataritzan aritzeko.

Marokok su-etena hautsi zuenez, saharar herriak borroka armatuarekin hastea erabaki du. Atzo, Saharako armadak Marokok bi lurraldeen arteko mugan dituen 6 postu militar eraso zituen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen