Saharar Batasunaren Eguna ospatu zuten atzo sahararrek Arrasaten

0
414

Sahararrek Saharar Batasunaren 47. urteurrena ospatu zuen atzo Biteri plazan egindako jai batekin. Urtero biltzen dira Euskadi osotik etorritako sahararrak, eta aurten Arrasaten egin dute bilkura.

Sahararren Komunitatetik azaldu dutenez, “emozio eta poz handiz ospatzen dugun eguna da, eta urtean behin gutxienez biltzeko ere balio digu.” Era berean, Arrasateko Udalari eskerrak eman nahi izan dizkiote data hau ospatzeko leku bat eman dietelako.

Arratsaldean zehar hainbat ekintza egin zituzten. Musika talde batek kantu tradizionalekin girotu zuen arratsaldea, dantzak eta jolas tradizionalak ere izan ziren.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen